Urarka Azokaren VIII. edizioa egingo dute domekan

Anboto 2024ko eka. 5a, 09:47

Ekainaren 9an egingo dute Elorrioko Urarka Azokaren zortzigarren edizioa. Urtero bezala, arteak eta kulturak bat egingo dute Elorrioko artisau eta sortzaile azokan. 11:00-14:30 bitartean egingo dute azoka. 

Askotariko sortzaile eta artisauak batuko dira Elorrioko Urarka kaleko azokan. Guztira, 23 artisau eta sortzaile egongo dira, eta besteak beste, keramika lanak, zilarrezko bitxiak, ilustrazioak, umeentzako jantziak, edota artile lanak egongo dira erosgai. 12:30ean Samba badago laukoteak gunea girotuko du, eta garagardo eta taloak ere eskainiko dira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!