Elkarretaratzea egingo dute eguenean Elorrion Palestinaren alde

Anboto 2024ko eka. 5a, 08:45

2021.eko mobilizazioa Palestinaren eta Kolonbiaren alde, Elorrion.

Eguenerako, hilak 6, elkarretaratzera deitu du Elorrixo Palestinarekin ekimenak; 19:00etan izango da, plazan. 

Elkarretaratzera deitzeaz gainera, elorriarrei elkartasuna adierazteko deia egin diete deitzaileek, besteak beste, balkoietan banderolak jartzeko deia eginez. "Egunero esnatzen gara dozenaka edo ehundaka palestinar hil dituztela entzunez, horietako asko haurrak dira. Gerra batean beti zibilak dira gehien sufritzen dutenak. Gaur egun, nahiz eta egoera honekin elkarlan hau deserosoagoa izan, oraindik ere armen merkataritza eta Israelekin nazioarteko harremanak mantentzen dira", azpimarratu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!