Basaurin Euskadiko eskolarteko xake jokoak egin dituzte asteburuan. Elorrioko xake eskolako umeak han aritu dira eta hirugarren geratu dira haur-kategorian. Gasteizko Marianistak eta Sestaoren kontrako partidak irabazi eta beste hainbat berdindu dituzte, Donostiako Gros eta Irungo Bidasoaren atzetik hirugarren tokian sailkatzeko.