URAren arabera Zumelegi ibaian agertutako kolore gorrixkak ez du zerikusirik "kontrolik gabeko isurketa" batekin

Anboto 2024ko eka. 3a, 12:24

Urtea hasi denetik hainbat kexa jaso ditu Elorrioko Udalak Zumelegi ibaiaren tonu laranjak kezkatuta; urtarrilaren 17an eta martxoaren 27an ibaiko urak zuen "kolore gorrixka"-gaz arduratuta, salaketa-espedientea aurkeztu zuen udalak Uraren Euskal Agentzian. 

URAko ikuskatzaileek bertako ur-laginak aztertu ostean, ez dute industria-hondakinen isurketarik atzeman. "Aldiz, emaitza analitikoek burdinaren kontzentrazio aipagarria erakutsi dute, inguruak ohikoak diren burdinazko uren edo antzinako meatze-jarduerako eramuen bereizgarria. Horrekin batera, eremu horietako batean hondoratutako lursail bat zegoela konturatu ziren. Hala, atera duen konklusioa izan da litekeena dela euriteek zulo horretan pilatutako burdin-ura garraiatu izana errekan barrena, ura tindatuz" azaldu du udalak ohar baten bidez.

Elorrioko Udalak erreketako uren jarraipena egiten segiko duela azaldu du. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!