Elorrioko ikasleek 600 euro batu dituzte Kainabera, Rio de Oro eta Caritas erakundeentzako

Anboto 2024ko mai. 31a, 12:25

Bigarren eskuko azoka solidarioa egin zuten Txintxirri Ikastolako, Elorrioko Institutu Publikoko eta Lourdesko Ama Ikastetxeko ikasleek maiatzaren 3an. Nizeto Urkizuko aparkalekuko ohiko azokako saltokien artean salmahaia jarri zuten ikasleek, eta aurretik bildutako arropa eta bestelakoak jarri zituzten salgai; batutako 600 euroak eta saldu ez zituzten produktuak Kainabera, Rio de Oro eta Caritas irabazi-asmorik gabeko erakundeei eman zizkieten. 

Julene Lazkano Elorrioko alkateak herriko gazteen kontzientziazio maila azpimarratu du. "Jokabide hau eredugarria da denontzat kalitatezkoa izango den gizarte justu bat eraikitzeko bidean". Eskola Agenda 2030 egitasmoaren parte izan da ekimen hau. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!