Zapatu goizean jokatu ziren partiduak, eta ostean, Elorrioko Alkartu txokoan bazkaria egin zuten hiru taldeetako futbolariek. "Athletic Club-ari eta Eibarri eskerrak eman gura dizkiegu, baita Elorrioko beteranoen taldeari ere. Partiduak ikustera etorri ziren lagunei ere", gehitu dute klubetik. Datozen asteetan deialdi gehiago daude urteurrena ospatzeko.