Ikus-entzunezko lanetan, Elorrioko gune monumentaletako bat, natur guneren bat edo kultur ekitaldiren bat agertu beharko da, eta iraupena 45 segundukoa izango da, gehienez. Bestalde, lehen berba euskaraz izan beharko du, eta bi hashtag hauek erakutsi beharko ditu: #elorrio eta #elorrioturismo; amaitzeko, Instagramera igotako bideoan @turismoelorrio kontuari aipamena egin beharko zaio.
Hiru sari daude jokoan: 0 kilometroko produktuz osaturiko otzara bat irabazlearentzako, eta bigarren eta hirugarren sarituentzako, Elorrioko material promozionala.