LGTBIQA+fobia gaitzetsi du Elorrioko hezkuntza komunitateak

Anboto 2024ko mai. 21a, 08:33

Elorrioko Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikasleak kalera irten ziren barikuan ikasgeletan berdintasunaren alde egiten den lana ezagutzera emateko, eta herritarrak kontzientziatzeko. Ehunka ikaslek kalejira egin zuten. 

Kalejira egin aurretik, Julene Lazkano alkateak eta Alazne Mendizabal Berdintasun zinegotziak "zero tolerantzia" mezua helarazi zioten herritarrei. Bueltan, ikasleak plazara iristean, pankarta eraman zutenak balkoira igo ziren eta balkoian zintzilikatu zuten. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!