Elorrio xake eskolako umeak Bizkaiko azpitxapeldun geratu dira

Anboto 2024ko mai. 20a, 14:08

Elorrio xake eskolako umeak Bizkaiko txapelketan.

Emaitza horrekin Euskadiko eskolarteko jokoetara sailkatu dira.

Joan zen asteburuan Bizkaiko txapelketak jokatu ziren hainbat mailatan Getxoko Fadura kiroldegian. Elorrioko xake eskolako haur-kategoriakoak azpitxapeldun geratu ziren, Sestaoren atzetik. Emaitza horri eskerrak Euskadiko eskolarteko kirol jokoak jokatzeko sailkatu dira.

Durangoko Larrasoloeta taldeko kimuak, berriz, hirugarren geratu ziren Bizkaiko txapelketan. Orain asteburu bi ere nabarmendu ziren Larrasoloetako kimuak, Palentino torneoan. Ekain Bengoetxea irabazle geratu zen eta Alluitz Azkarraga hirugarren. Benjaminetan bigarren sailkatu zen Kurutziaga ikastolako Bittor Igarza. Haur kategorian Elorrio xake eskolako Julen Koratty txapeldun geratu zen eta Iker Soria hirugarren.

Larrasoloetako kimuak Palentino torneoan.

Elorrio xake eskolako umeak Palentino torneoan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!