Alkateen esanetan, proiektuak udalerri bien mugikortasuna eta datorren mendean Durangaldearen eta Debagoienaren artekoa "definitu eta baldintzatuko ditu". "Erabakiak patxadaz eta ahalik eta adostasunik handienagaz hartu behar dira, udalen iritzia ere kontuan hartuta. Udal biak prest gaude alternatiben txostena eta bakoitzak sor ditzakeen eraginak aztertzeko. Herritarrentzat egokiena den proiektua aukeratu gura dugu", azaldu du Lazkanok. Horregaitik, alternatibarik "egokienaren" hautaketa "adostasunik handienagaz" hartzeko eskatu diete aldundiei. Horrez gainera, "lankidetzarako eta elkarlanerako" prest daudela berretsi dute alkateek.