Elorrioko Hori-Hori pilota klubeko ume eta gazteak bikain, pala txapelketetan

Anboto 2024ko mai. 14a, 08:00

Julene Inunciaga, Garazi Agirresarobe eta Malen Berrueta.

Txapeldun geratu dira bikote batzuk eta azpitxapeldun beste hainbat.

Elorrioko Hori-Hori pilota klubeko gazteek Bizkaiko eta Euskal Herriko pala txapelketak jokatu dituzte oraintsu eta azpimarratzeko emaitzak lortu dituzte.

Euskal Herriko txapelketan eta gazte mailan, Hori-Hori klubekoen artekoa izan zen Gasteizko Ogeta pilotalekuan jokatutako finala. Julene Inunciaga, Garazi Agirresarobe eta Malen Berrueta txapeldun geratu ziren, eta, Elene Garcia eta Haizea Irañeta azpitxapeldun.

Bizkaiko txapelketan, Aitz Lizundia, Jon Garcia eta Oier Zabala txapeldun izan dira gaztetxoen mailan. Barakaldon jokatu zen finala. Umeen mailan, berriz, Elorriora etorri ziren txapelak nahiz azpitxapeldunen garaikurrak, Labrit Arginzoniz-Haizea Irazabal eta Ane Lizundia-Maddi Telletxea bikoteei esker.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!