Txango feminista antolatu dute Bilbora, Zirgariak eta La Sinsorga ezagutzeko

Anboto 2024ko mai. 13a, 06:00

@wikipedia

Elorrioko Berdintasun sailak Zirgariak eskultura sorta eta La Sinsorga espazioa ezagutzeko irteera antolatu du maiatzaren 25erako. Maiatzaren 17ra arte egongo da izena emateko epea. 

Zirgariak eskultura sorta Dora Salazar artista nafarrak egindakoa da; bere obra hasieratik emakumeen historiarekin eta aktibismo feministarekin lotuta egon da. Horietako batuzk, Bizkaiko Batzar Nagusietan, Nafarroako eta Arabako Artiumetan, Donostiako Koldo Mitxelenenan edo Zarauzko Itsas pasealekuan daude. 

Bisita horren ostean, La Sinsorga kultura eta pentsamendu feminista bultzatzeko jarduerak sustatzen dituen gunera joango dira txangoko partaideak; topagunearen sortzaileak diren Andrea Momoitioren eta Irantzu Varelaren eskutik jasoko dituzte azalpenak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!