Gerediaga elkarteak antolatu du erakusketa Elorrioko udalaren enkarguz. Landaburu argazkilari elorriarraren argazkiek gai asko ukitzen dituzte, besteak beste, ingurunea eta familia, esperimentazioa, ezkontzak, jaiak, mozorroak, errebonbiloak... "Leku horietako askok itxura aldatu dute, batzuk desagertu egin dira, eta beste batzuk errez ezagutu daitezke Elorrion zehar ibilbidetxoa eginez. Denboraren joanari buruzko hausnarketa egiteko gonbidapena da erakusketa, izan ere, Landabururen argazkiek oroimen kolektiboa aldarrikatzeko balio dute", azpimarratu dute Gerediaga elkartetik.
Alejandro Landaburu Elgiazu Elorrion jaio zen 1906an. Aitarengandik automoziorako zaletasuna jaso zuen, eta lan ere egin zuen aristokrata familien txofer moduan eta taxi gidari bezala. 20ko hamarkadaren bukaera aldera hasi zen argazkigintzan. CD Elorrio futbol taldearen argazkiak aterat zituen garai horretan, eta 36.an Espainiako Gerra hasi zenean, frontera argazki kamera eraman zuen. 1970. urtean utzi zuen argazkigintza, eta 1977. urtean hil zen, Elorrion.