Elorrioko erreka zikin doala ohartarazi dute hainbat herritarrek. Julene Lazkano Elorrioko alkateak ANBOTOri jakitera eman diotenez, jakinaren gainean daude. "Antza denez, AHTren obretan isurketaren bat egon da, eta honen berri izan dugun momentuan, ingurumen teknikariak txostena egin du. Txosten hori URAri (Uraren Euskal Agentzia), Ertzaintzari eta fiskaltzari bidali zaio. Betiko prozedura jarraitu dugu", azaldu du Lazkanok. Bestalde, ez dela lehenengo aldia adierazi du Elorrioko alkateak.