Elorrioko Udalak Elizaldeko igerilekuetako tabernaren kudeaketa lizitazio publikora atera du. Udaletik jakitera eman dutenez, igerilekuen denboraldia ekainaren 10etik irailaren 8ra bitartean luzatuko da, eta tabernaren ordutegia 11:00etatik 20:30era izango da.
Tabernaren kudeatzaileak gutxienez 2.000 euroko kanon bat ordaindu beharko dio udalari, eta kopuru hori 4.550 eurora arte heldu daiteke, pujaren arabera.
Bestalde, tabernariak bere gain hartu beharko duela igerilekuko komun publikoen garbiketa jakitera eman du udalak. Eta udalak, bere gain hartuko duela, ura, argia eta gasaren gastua.