Herritarrek, berdintasunaren ikuspuntutik, 2030erako nolako Elorrio gura duten erabakitzeko asmoz, 'Piztu berdintasuna alkarregaz!' prozesua martxan jarriko dute Elorrion.
Udaletik jakitera eman dutenez, prozesu honetarako, dinamizatzaile talde bat osatuko da, herri mailan elkarte eta herritarrekin solasaldiak izateko. Dinamizatzaileekin bi lan-saio egitea da asmoa, hiru lanekta egiteko: batetik, Elorrion dirauten bereizkeriak identifikatuko dira; bestetik, genero-berdintasuna sustatzeko herriak behar dituen proiektu estrategikoak identifikatuko dira; eta, azkenik, egindako hausnarketak solasaldi pertsonalizatuen bidez partekatuko dira, herritarrekin eta herriko eragileekin kontrastatzeko.
Dinamizatzaile hauek apirilaren 16an eta maiatzaren 21ean egingo diren saioetara joan beharko dute, eta galdetegi bat bete.
Dinamizatzaile izan gura duenak 94 657 08 09 telefonora deitu dezake edo berdintasuna@elorrio.eus helbidera idatzi.