Elorrioko Udaletik jakitera eman dutenez, 1970eko hamarkadan eraiki zen bolatokia konpontzeko lanak egin dituzte. Egurrezko egituran bi elementu aldatu dira, hondatuta zeudelako: habe bat eta pilare bat. Gainera, xilofagoaren aurkako tratamendua eman diote egiturari, kardamu zantzuak direla eta. Bestalde, itxitura ere konpondu dute.
Horrez gain, teilatua ere konpondu dutela adierazi dute.