Beste urte batez, herriko hainbat gune ezagutzeko aukera eskainiko du Elorrioko turismo bulegoak. Denera zazpi bisita gidatu egingo dituzte: hiru euskaraz eta lau gazteleraz.
Hori horrela, martxoaren 28an eta 30ean basilika barrutik ikusteko aukera egongo da, eta 16 urtetik gorakoek kanpandorrera igotzeko aukera izango dute. Martxoaren 28an eta 29an Argiñetako altxorren txanda izango da, martxoaren 29an eta 31n gurutzen bidea bisitatuko dute eta martxoaren 30ean hiribildua.
Parte hartzeko aurrez izena eman behar da turismoa@elorrio.eus helbidera idatzita edo hurrengo bi telefono zenbakietara deituta: 94 682 01 64/688 77 62 70. Pertsona bakoitzak 3 euro ordainduko du bisita bakoitzeko.