Basoen Nazioarteko Egunaren harira, bertako haritzak banatuko dituzte Elorrion

Anboto 2024ko mar. 12a, 11:11
Artxiboko irudia.

Martxoaren 21ean ospatuko da Basoen Nazioarteko Eguna.

Basoen Nazioarteko Eguna ospatzeko, Elorrioko Udalak, Elorrio-Atxondon Baso Biziak elkartearen laguntzarekin, bertako zuhaitzak banatuko ditu herritarren artean. Zuhaitzak Bizkaiko Foru Aldundiak emandakoak dira, Quercus robur (bertoko haritza) espezie autoktonokoa. Landarea eskuratu gura dutenek, izena eman beharko dute martxoaren 18a baino lehen, horretarako udalak sortu duen formularioa betez.

Basoen Nazioarteko Eguna martxoaren 21ean ospatzen da, hori ospatzeaz gain, udalak ekimenarekin elorriarrak sentsibilizatzea ere lortu gura du. Hau da, zuhaitzek ematen dizkiguten onura ugariez kontzientziatzea. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!