Ferixa Nausikoak antolatzeko jai batzordearen bilera deitu dute eguenerako

Anboto 2024ko mar. 11a, 16:45

Batzarra martxoaren 14an, eguena, izango da Iturri Kultur Etxean, 18:30ean. 

Jai egitarau anitza eta herritar guztientzat egokia antolatzeko asmoz, Elorrioko Udalak herritar guztien iritzia jaso gura du. Hori horrela, udalak herritar, talde eta elkarte guztiak gonbidatu ditu eguenean, martxoak 14, 18:30ean Iturri Kultur Etxean egingo duten bileran parte hartzera. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!