[BIDEOA]: Eduki berriak gehitu zaizkio Elorrioko turismo gida birtualari

Anboto 2024ko mar. 7a, 14:12

Frantsesez eta ingelesez nabigatzeko aukerak gehitu zaizkio aplikazioari. 

Iaz sortu zuten Elorrioko Gida Birtuala jasotzen duen sakelako aplikazioa, eta orain eguneratu egin dute. Elorrioko Udala "pozik dago" herriko ondarea ezagutarazteko esperientzia turistikoa guztiz berritu delako. 

Gida birtualaren lehen bertsioak hamaika puntu zeuzkan, eta orain, beste sei gehitu zaizkio: Tola jauregia, Santa Anako komentua eta Berriotxoa museoa, besteak beste. Beste berrikuntzetako bat Elorrioren sorrera azaltzen duen bideoa da.

Une honetan aplikazioa Play Storen deskarga daiteke Android telefonoetan; lehenengo bertsioa deskargatuta daukanak desinstalatu egin beharko du, eta berriz ere, instalatu. Bestalde, Iphone-tan deskargatu ahal izateko lanean dabiltzala jakitera eman dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!