Kurutziagako egungo bidegurutzearen alternatiba gisa biribilgune jartzearen alde egin zuten elorriarrek 2022an. Behin hori jakinda, Elorrioko Udalak proiektua idazteko lizitazioa ireki zuen, eta momentu horretan fase horretan daude. Hori horrela, udaletik jakitera eman dute, arkitekto taldeak bi proposamen landu dituela, eta elorriarrei aurkeztu nahi dizkietela. Gero, bietako baten alde egin dezaten.
Azalpenak bi saiotan emango dira, eta lehenengoa martxoaren 20an izango da, eguaztena, 18:00etan Iturri Kultur Etxean.
Hitzordura bertaratzeko beharrezkoa da izena ematea, udaletxera deituta (94 658 27 12) edota haz@elorrio.eus -era idatzita.