Martxoak 8

'Martxoaren 8a Elorrioko emakumeen ahotik' dokumentala aurkeztu dute

Anboto 2024ko mar. 4a, 11:07

Elorrion bizi edota lan egiten duten hamahiru emakumeren testigantzak jasotzen ditu Elorrioko Udalak egin duen ikus-entzunezkoak. 

Elorrioko Udaleko Berdintasun sailak herrian bizi edota lan egiten duten hamahiru emakumeren testigantzak jasotzen dituen dokumentala kaleratu du, 'Martxoaren 8a Elorriioko emakumeen ahotik'. Ikus-entzunezkoak emakume bakoitzaren ikuspuntu eta esperientziak ditu oinarri. 

Hauek dira dokumentalean parte hartu duten emakumezkoak: Agurtzane Caballero Martinez, Ianire Antxia Ostolaza, Amaia Sangroniz Sotelo, Xiomara Perez, Mila Villa Gallastegi, Nuria Oña Arribas, Ziortza Isasi Cristobal, Mertxe Mujika Balanzategi, Onintze Azpitarte Lopez, Ainhoa Garcia Elosegi, Ana Oceja Uribe, Uxue Altube Eguren eta Martha Parra. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!