Helduen zein ume eta gaztetxoen liburutegietan sail berria izango dute aurrerantzean: Komikiteka. Udaletik azaldu dutenez, orain arte ere liburutegian askotariko komikiak aukeratu ahal izan dira, eta, orain, horiek modu erosoan ikusi eta aukeratzeko altzari bereziak egokitu dira.
Bestalde, Elorrioko Udaletik jakitera eman dute, martxoaren 17an Komikiaren Eguna ospatuko dela, eta data aprobetxatuz, elorriar guztiak gonbidatu dituzte Komikiteka berria ezagutzera.