Abuztuaren 31tik irailaren 8ra ospatuko dira aurten Elorrioko jaiak, Ferixa Nausikoak, eta dagoeneko parte hartu daiteke jaiok iragartzeko kartel lehiaketan.
Elorriarrei zein diseinu lanak gustuko dituen edonori zuzendutako lehiaketa da, eta irabazleak 500 euroko saria eskuratuko du.
Udaletik jakitera eman dutenez, ezinbestean honako testua agertu beharko da: Ferixa Nausikoak 2024 - Elorrio - abuztuak 31 - irailak 8.
Aurkeztutako lan guztiak Iturri Kultur Etxeko sarreran eta elorrio.eus-en ikusgai egongo dira ekainaren 3tik 14ra arte. Irabazlea ekainaren 19an emango da jakitera.