Gaurtik domekara bitartean Espainiako pistako Txapelketak jokatuko dira Galapagarreko (Madril) belodromoan. Bertan, eskualdeko txirrindulari bat dago, Ziortza Isasi elorriarra. Eta txapelketako lehenengo proban lehenengo domina eskuratu du Eustrak-Euskadiko txirrindulariak. Espainiako txapeldun gelditu da bakarkako jazarpenean.
Goizean sailkapen proba izan dute eta Isasik nagusitasunez irabazi du. Arratsaldean ostera, bakarkako jazarpeneko finala izan du Isasik Mireia Benitoren aurka. Eta elorriarrak erraz irabazi du. Isasik 3:48,607ko denbora egin du eta Benitok 3:50,151koa.
Arratsaldean beste lasterketa bat ere izan du Isasik, scrath proba. Eta bertan, bigarren izan da eta zilarrezko domina lortu du. Asteburuan beste bi lasterketa izango ditu, kanporaketa eta puntuaketa.