Elorrioko Udaleko udalbatza osatzen duten hiru alderdi politikoek pintada hauek gaitzetsi dituzte. "Terminologia matxista edozein pertsona publiko iraintzeko, beldutzeko eta bere ohorea zikintzeko bitarteko gisa erabiltzea konnotazio matxistak dituen indarkeria mota bat da, eta horri aurre egiteko, prest gaude beharrezko baliabideak jartzeko", azaldu dute udaletik. Hori horrela, beharrezko neurriak aztertzen ari direla jakitera eman duten, neurri juridiko eta sozialak.
Bestalde, eskerrak eman nahi izan dizkiete udaletik, pintada guztiak desagerrarazteko "eginahalak" egiten ari diren herritarrei, eta sentsibilitatez eta kontzientziaz, emaukmeenganako gutxiespena eta umillazioa esan nahi duen edozein adierazpen salatzeko urratsak eman dituztenei.