Mota honetako baliabideak Eusko Jaurlaritzaren esku daude eta Durangaldeko Amankomunazgoak kudeatzen ditu. Eusko Jaurlaritzako laguntzak nahikoak izan ez daitezkenez, Elorrioko Udalak aurrekontuen zati bat laguntza horietara bideratzen du urtero. Aurten, 7.000 euroko kreditua dago guztira eta eskabide-orria udaletxean, Herritarren Arretarako Zerbitzuan edo modu telematikoan aurkeztu daiteke. Dirulaguntza jasotzeko informazioa eta orientazioa Gizarte Zerbitzuek emango dute, aurretik hitzordua eskatuta. Dirulaguntzaren oinarri guztiak hemen daude.