Ganso & CIA konpainiaren 'Muna' antzezlana taularatuko dute Elorrion

Jone Guenetxea 2024ko ots. 16a, 10:30

Bereziki 2tik 6 urtera arteko umeei zuzenduriko obra da; Arriolan taularatuko dute, otsailaren 18an, 17:00etan. 

Muna lurpean bizi da, basoko animalia baten moduan, libre, naufrago bat bere irlan legez. Goizero parkean ibiltzen da, ahazturiko altxorren bila. Egunero istorio bera, harik eta egun batean iretargiraino igotzeko modua bilatzea erabakitzen duen arte. Horrela hasten da Ganso & Cia konpainiaren Muna antzezlana. Oparia baztertu eta kutxagaz jolasten direnentzat txango bisual eta soinuduna dela azaldu dute ikuskizunaren sortzaileek: "Erlojurik, ezinezkorik eta araurik bako leku batera bidaia. Zuzeneko musika, lata desafinatuekin eta jostailuzko gitarragaz. Kolorea eta berotasuna, erdi bana". Muna antzezlanaren beste ezaugarrietariko bat berbarik erabiltzen ez duela da. Ganso & Ciaren ikuskizuna Arriola antzokian taularatuko dute, otsailaren 18an, 17:00etan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!