Elorriko Multikirola ekimenak espero baino haur gehiago batu du, 19 mutil eta 9 neska. Athlon kooperatiba elkarteak kudeatzen du jarduera herriko beste hainbat elkarteekin batera. Helburua neska-mutilek ahalik eta kirol gehien ezagutzea da.
Eguaztenero batzen dira haurrak, 17:00etatik 18:00etara, kiroldegiko kantxan. Atletismoa eta herri-kirolak probatu dituzte honezkero, eta hurrengo asteetan saskibaloia, euskal dantzak, areto futbola, kick-boxinga, eskupilota, futbola, txirrindularitza eta errugbia praktikatuko dituzte, besteak beste. Ekimena aurrera eramateko, 13 klub inguruk parte hartzen dute. Ekimenak ikasturte amaierara arte iraungo du.