2018az geroztik herriko hainbat puntutan eta udal instalazioetan LED argiteria jartzen dabil Elorrioko Udala. Iazko neguan esaterako herriko zazpi kaletan egin ziren hobekuntzak eta dagoeneko 600 esku-hartze baino gehiago egin dira orotora.
Plangintza horren baitan, hirugarren fasea garatuko dute aurten, eta 157 argi aldatuko dituzte. Lanokin joan zen barikuan hasi ziren eta kale hauetan egingo dituzte: Buskantz, Nizeto Urkizu, Azpikoerrota, Ibaiondo, Urarka, Labakua, Esteibarlanda eta Ibarra.
Udaletik jakitera eman dutenez, honekin guztiarekin, energia aurreztu, mantenua hobetu eta instalazioarekiko kontrola hobetu gura da.