Elorrioko Gaztetxearen 36. urteurrena mozorrotuta ospatuko dute, zapatuan

Anboto 2024ko otsailaren 9a

Aurten 36 urte beteko dira Elorrion Gaztetxea okupatu zutenetik, eta asteburu honetan ospatuko dute urteurren hori, mozorrotuta.

Gazteek 'zinema' gaia aukeratu dute mozorrotzeko, eta bertaratzeko gonbita egin diete herritarrei. 15:00etan emango diote hasiera urteurren jaiari, bazkariagaz, eta 18:00etan argazkia eta omenaldia egingo dituzte. Ondoren, musikarien txanda izango da: Edu Zardoyak eta Maridjok iluntzean joko dute. Gauean, 22:30ean, Estaka taldea arituko da, eta 00:00etan Doce C. Goizaldean, 01:30ean hasita, DJ Lamikiz eta Martinez arituko dira musika ipintzen. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!