Zientzikasi elkarteko hezitzaileek gunea berriz martxan jarriko dute bihar. Datorren astean, Gozaguneari buruzko informazioa emango da herriko ikastetxeetan egingo diren aurkezpenetan. Gunea Ametsolan dago, San Juan kalean eta DBHko 1. eta 4. maila arteko gazteei zuzenduta dago, aisialdi libre, osasuntsu eta hezitzailea sustatzeko helburuarekin.
Ikasturtean zehar, arratsaldez egongo da irekita ostiral eta larunbatetan, 17:00etatik 20:30era eta jardueren plangintzan parte hartu ahalko dute. Udaberriko eta udako oporretan egingo diren jardueren programazioa Zientzikasi elkarteko kideek Gozaguneko gazteekin adostuko dute. Parte hartzeko lokalera joan behar da, ez da inon izena eman behar.