Zerbitzu honek langabetu bakoitzaren ibilbide pertsonala diseinatzea eskaintzen du, diagnosia eginda, aukerak aztertuta eta baliabideak jarrita. Bestalde, lana bilatzeko teknikak lantzen dituzte, esaterako, curriculuma, aurkezpen gutunak eta lan elkarrizketak zelan egin azalduta. Zerbitzuak Lanbideko profila eguneratzeko eta enpresekin bitartekari lanak egiteko aukera eskaintzen du.
Zerbitzua Iturri Kultur Etxeko 2. solairuan eskaintzen da eta langabezian dagoenari edota lanpostu hobe baten bila ari denari zuzendutakoa da. Hitzordua zehazteko 618 87 17 43 telefono zenbakira deitu behar da eta ordutegia 8:00etatik 15:00etara da.