Aurten Santa Ageda koplak iluntzean beharrean eguerdian abestuko dituzte. Domekan, 12:00etan, herriko plazan batuko dira herritarrak kantuan egin eta makilak astintzeko. Herritarregaz batera, Iturrizoro elkarteko kideak, Berriotxoa eta parrokiako abesbatzakoak ere egongo dira.
Jardunaldia borobiltzeko, bazkaria egingo dute Alkartu elkartean.