[EGITARAUA]: Mozorro lehiaketa eta disko-festa, besteak beste, Elorrioko inauterietan

Anboto 2024ko urtarrilaren 31

Inauteri koloretsu eta musikaz betetakoak antolatu dira beste behin Elorrion. Otsailaren 10ean, zapatua, eta otsailaren 13an, martitzena, ospatuko dituzte.

EGITARAUA

Otsailak 10, zapatua

  • 12:30 Kalejira Fanfarrixo txarangarekin
  • 18:00 - 22:00 Disko festa
    * 19:30ak arte umeentzako musika, eta, ostean, denontzako musika
  • 18:00 plazan, haurren mozorro lehiaketaren bakarko sari banaketa.
    * Elorrioko tabernarien eskutik
  • 24:00 Portalekuan, helduen mozorro lehiaketaren bakarkako eta taldekako sari banaketa

Otsailak 13, martitzena

  • 10:30 plazan, Maria Bitarteko, Lourdes ikastetxea eta Txintxirri Ikastolako haurren ikuskizuna. 
  • 11:45 plazan, Herri Eskolako haurren ikuskizuna
  • 10:30 - 13:00 Txiki-Larima disko-festa
  • 18:15 txokolatea La Esperanza elkartekoen eskutik
  • 18:30 Luhartzen erromeria
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!