Hastapeneko eskalada ikastaroa egingo dute Elorrioko kiroldegiko boulderrean

Anboto 2024ko urt. 30a, 11:52

Ikastaroa otsailaren 18an izango da. Parte hartzaileek katu-oinak eraman beharko dituzte. 

Erabiltzaile hasiberriek eskaladaren oinarrizko kontzeptuak ikasteko eta boulderreko eremua hobeto ezagutzeko ikastaroa antolatu dute Elorrion. Otsailaren 18an izango da.

Adinaren arabera hiru hitzordu egongo dira: 30 urtetik gorakoena 9:15etik 10:30era izango da, 22 eta 30 urte artekoena 10:30etik 11:45era eta 16 eta 22 urte artekoena 11:45etatik 13:00etara. 

Parte hartu gura duenak otsailaren 12ra arte dauka izena emateko aukera, kiroldegian. Talde bakoitza gehienez hamar lagunez osatuta egongo da, eta gehiago apuntatuz gero, zozketa egingo dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!