Elorrioko Udalak laguntza psikologikoa eskainiko die indarkeria matxista jasan duten emakumeei

Anboto 2024ko urt. 29a, 11:56

Indarkeria matxista jasan duten emakumeei laguntzeko zerbitzu eta baliabideak jarri nahi ditu udalak.

Gaur egun, harrera, deribazioa, arreta psikologikoa eta laguntza juridikoa jasotzen dute emakumeek Mankomunitatearen bitartez, baina orain Elorrioko Udalak berehalako arreta psikologikoa emateko zerbitzua abiatu du. Helburuak arreta pertsonalizatua eta osoa izatea eta modu azkar batean izatea dira. Kasuez Sortzen Consultoria enpresako bi psikologo arduratuko dira. 

Emakumeek laguntza psikologikoa behar badute hiru modutan lortu dezakete: medikuarekin edota erizainarekin (946 238 070), gizarte langilearekin (946 200 492) edo udaleko Berdintasun teknikariarekin (94 657 08 09) hitz eginda.

Eskaerak kasuak koordinatzen dituen gunetik deribatuko dira, gero, psikologoekin egongo dira. Saioak aurrez aurre, bideo dei bidez edo telefonoz egin daitezke, euskaraz edo gazteleraz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!