Programa hiru pausotan oinarritzen da: lehendabizi kale-katuak atzematen dira, ondoren albaitariengana eramaten dira esterilizatu eta desparasitatzeko, eta, markatu ostean, askatu egiten dira.
Horrez gain, udaleko kideek ohar bidez azaldu dute, egiteko horiek Elorrixoko Katuak elkarteko kideek bakarrik egin ditzaketela. Beraz, boluntario-sare horretan parte hartu nahi dutenak, Elorrixoko Katuak elkarteagaz harremanetan jarri daitezkeela jakinarazi dute, elorrixokokalekatuak@gmail.com helbidera idatzita.