Abenduaren 29an Elorrion Bedoia baserriak su hartu zuen. Sutearen ondorioz pertsona bat zauritu egin zen, eta baserriak kalte materialak handiak jasan zituen.
Orain Bedoiako kideei baserria berreraikitzen lagundu asmoz, euren lagunek diru bilketa bat martxan jarri dute. Horretarako kontu korronte bat zabaldu dute. Hau da zenbakia: ES33 3035 0003 46 0031121035. Horrez gain, laguntza Bizum bidez (722 22 14 45) ere egin daitekela azaldu dute.