"Iturrin eginiko erakusketak herrian dagoen aberastasun kultaralaren isla dira", azaldu dute. Gainera, udalak goraipatu eta eskertu gura izan ditu herri ekimena eta elkarteen elkarlana.
2023a Elorrioko Institutuaren 25. promozioa ospatzeko erakusketagaz zabaldu zuten, eta horrelaxe amaitu zuten urtea ere, beste urteurren bat ospatuta. Filatelia eta Numismatika elkarteko bildumazaleek, Correosegaz batera, postal eta zigilu bereziak sortu zituzte Berrio-Otxoa abesbatzaren 50. urteurrena ospatzeko.
Tartean, hainbat erakusketa egon zen: Enrique Illaramendiren erakusketa, Satur Peña eta Isabel Aliagarena, eta Erdella Mendizale Elkarteak eginiko argazki erakusketa, besteak beste.