Elorrion erreka zikin doala ohartarazi dute hainbat herritarrek

Anboto 2024ko urt. 17a, 12:34

Elorrioko Udaletik azaldu dutenez, URArekin harremanetan daude, zinkeria hori nondik datorren jakiteko. 

Elorrioko erreka zikin doala ohartarazi dute hainbat herritarrek. Elorrioko Udaleko iturriek ANBOTOri jakitera eman diotenez, jakinaren gainean daude, baina oraingoz ez dute informaziorik. Udala URArekin (Uraren Euskal Agentzia) harremanetan jarri da, ea zikinkeria hori nondik datorren jakiteko. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!