Elorrioko liburutegiak antolatu ditu bi lehiaketak. Orri-markagailuen lehiaketa ohikoa da Elorrion eta 100 lan aurkeztu dira. Mikroipuin lehiaketa, ordea, lehen aldiz egin da 2023an eta parte hartzea “harrigarria” izan da antolatzaileen berbetan, 104 lan aurkeztu dira eta. Orri-markagailuko lehiaketaren bigarren eta hirugarren sailkatuak Xabi Mestraitua eta Maider Beitia izan dira hurrenez hurren. Elorrioko alkateak, Julene Lazkanok, banatu zituen sariak joan zen eguenean Iturri Kultur Etxean.
Bi lehiaketetako irabazleek eReader bana jaso zuten eta besteek liburutarako eraoketa-txartelak. Antolatzaileek adierazi dutenez, pozik daude “halako ekimenek herriko haur eta gazteek liburutegiarekin duten lotura estutzen laguntzen dutela jakitun”.