Argiñolaren energia bulegoa zapatuetan ere irekiko dute

Anboto 2024ko urt. 10a, 08:31

Orain arte martitzen eta egunetan irekitzen zuten Elorrioko bulegoa. Hemendik aurrera, berriz, zapatu goizetan ere zabalduko dute. 

Herritarrek gas eta argindar faktura ulertzea eta fakturak aurrezteko aukerak aztertzea helburu duen Argiñola Energia Berriztagarrien Komunitateak bulego ordutegia zabaltzea erabaki du. Hasiera batean martitzen eta egunetan zabaltzea adostu zuten Argiñolako kideak, baina hemendik aurrera, zapatu goizetan ere zabalduko dute. Hori horrela, herritarrak martitzen eta egunetan 16:00etatik 19:00etara bertaratu ahalko dira, edo zapatuetan 10:00etatik 13:00etara. 

Bestalde, Argiñolakoek jakitera eman dute, zalantzak argitzeko beharrezkoa dela aurrez hitzordua hartzea. Bulegoan bertan egin daiteke edo 633 50 63 54 zenbakira deituta, zein whatsapp bat bidalita. Baita, bulegoa@arginola.eus helbidera idatzita. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!