Larrialdi zerbitzuek motor gidari bat erreskatatu dute Kanpanzarren. Segurtasun Sailak azaldu duenez, motor gidari bi mendatearen inguruko baso bide batetik gidatzen zebiltzan. Halako batean, euretariko batek istripua izan eta zuhaitz baten kontra egin du talka. Zauritua ospitalera eraman dute, Ertzaintzaren helikopteroan. Operazio hori egin ahal izateko, errepidea zarratu behar izan dute tarte batez. Erreskatean suhiltzaileek ere parte hartu dute. Mendatea zabalik dago momentu honetan.