Etxekoak onenak Elorrioko Santxibiri lasterketan

Anboto 2023ko abe. 19a, 12:28

Santxibiri lasterketako podiuma.

Gizonetan Aitor Mimenza elorriarrak irabazi zuen. Emakumeetan bigarren geratu zen Zutoia Odriozola elorriarra.

Joan zen asteburuan, Elorrioko Santxibiri herri lasterketa lehiatu zuten (5,5 km) eta etxeko korrikalariak nabarmendu ziren. Gizonetan elorriarrak izan ziren lehenengo bi sailkatuak: Aitor Mimenza lehenengo tokian (16:25) eta David Rua bigarren (17:16). Unai Zialtzeta geratu zen hirugarren (17:31).

Emakumeetan Raluka Ungureanu izan zen irabazlea: 21:00. Zutoia Odriozola elorriarra geratu zen bigarren (21:25) eta Itsaso Gangoitia abadiñarrak osatu zuen podiuma (21:35).

Lasterketa Durango Kirol Taldeak antolatu zuen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!