Elorrioko Udaletik jakitera eman dutenez, aurten 30 edukiontzi berri baino gehiago jarri dituzte herrian: ontzi arinetako hamabi, beirazko bederatzi, paperezko lau, organikoko lau eta azkena, hondakin berrerabilgarrien edukiontzia.
Azkenengo jarri duten edukiontzia Elorrioko Laguntza Zentroaren ondoan kokatu dute. Eta bertan honako hauek utz daitezke: arropa, oinetakoak, osagarriak, liburuak, jostailuak, eta tresna elektriko eta elektroniko batzuk.