[BIDEOA]: Eroskiko biltegian azpikontrataturiko langileek greba luzatzea erabaki dute

Anboto 2023ko abe. 15a, 10:31

Cecosa Hipermercados SL enpresako langileak patronalaren erantzun zain daude. Akordiorik ezean, abenduaren 20tik 25era greba egingo dute.

Sindikatuek azaldu dutenez, eguaztenean enpresarekin batzartu ziren. "Baina enpresak oso eskaintza eskasa" zuela iritzita, langileek mobilizazioekin jarraitzea erabaki dute asanbladan. Beharginen helburua "Bizkaiko Elikadura Hitzarmenaren lan baldintzak lortzea da", adierazi du ohar bidez ELAk. 

Hori horrela greba luzatzea erabaki dute langileek. Lanuzteak egingo dituzte abenduaren 20tik 25era. Gainera, hainbat mobilizazio antolatu dituzte. Abenduaren 20an, esaterako, berriro ere mobilizatuko dira Elorrion, eta ondoren, Gasteizko Eroskiren beste biltegi batera joango dira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!