Akebaso berria harategiak irabazi du Buzkantz txapelketa

Anboto 2023ko abe. 13a, 16:08

Lau harategik parte hartu dute aurtengo txapelketan.

2014az geroztik egiten den Buzkantz jaia arrakasta handiz ospatu da, beste behin. Elorrioko Udaletik jakitera eman dutenez, parte hartze handia izan da, eta salgai zeuden 400 tiketak saldu ziren. Txapelketako irabazleari dagokionez, bozka gehien Akebaso berria harategiak jaso zituen, beraz, hau da 2023ko irabazlea. 

Bestalde, turismo bulegoko antolatzaileek jaialdia kalera ateratzeko apustua egin dute aurten, "eta baita asmatu ere". Plazan puzgarriak eta globoflexia ikuskizuna egon ziren etxeko txikienentzat, eta stand-a ere bertan kokatu zuten lehen aldiz. "Horrek ikusgarritasuna eman dio Buzkantz jaiari" adierazi dute. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!