40 urtez laguntza txakurrak trebatzen Elorrion

Anboto 2023ko abe. 13a, 08:57

40 urteko elkarlanarengatik Euskadiko Laguntza Txakurren Taldeak oroigarri bat oparitu dio Elorrioko Udalari. 

1983an Euskadiko Laguntza Txakurren Taldea sortu zuten, eta orduz geroztik txakurrak trebatzeko eremua eta egoitza soziala San Agustinen dute. Hasieratik elkarteak Elorrioko Udala bidelagun izan du, eta orain arte osatutako ibilbide oparoagatik eta egiten duten borondatezko lan nekaezinagatik aitortza egin diete.

Aitortza egiteko ekitaldia, asteburuan egin dute Elorrion, International Rescue Organisation frogak zeudela baliatuta. Eta elkarteko kideek ekitaldian oroigarri bat oparitu zieten udal ordezkariei 40 urteotako elkarlana eskertzeko. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!